BESTELAKOAK

Teknika eszenikoetarako software librea

Bilbaoeszenak teknika eszenikoetarako Software libreari eta New Media Art-i buruzko doako topaketa teknikorako izen emateko epea zabaldu du.
Ikastaroa Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE) antolatu du, BilbaoEszenarekin elkarlanean, eta urtarrilaren 17an izango da.

Helburu nagusia, informatikariek eta artista digitalek sortutako New Media Art teknikak ezagutaraztea da. Teknika horiek, hardwarea merkatzeari eta denbora errealeko programazioan software libreak izan duen garapenari esker garatu ahal izan dira. Tailerra, zuzeneko ikuskizunetarako teknikariei zein VJ-ei, artista digitalei eta ingeniari informatikoei, eta baita euren ekoizpen lanetan aukera horiek erabiltzeko interesa duten arte eszenikoetako profesionalei dago zuzenduta.

Zigor Gorostiola eta Koldo Belloso adituek koordinatuko dute ekimena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button