BESTELAKOAK

Euskara eta feminismoaren arteko harremanaz

Etzi, hilak 9, Hendaiako mediatekan, eta 18:30etik aurrera, Idurre Eskizabel eta Lorea Dorronsoro kazetari eta ikerleak euskara eta feminismoaren arteko harremanaz arituko dira

Eusko Ikaskuntzak zabaldu duenez, “euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna antzekotasun asko dituzten bi prozesu pertsonal, sozial eta politiko dira. Euskal hiztuna eta emakumea subordinazioan daude. Bien aurkako menperakuntza moduak berberak dira, eta, beraz, subordinazioari aurre egiteko diskurtso eta praktikak partekatzea onuragarri izan daiteke. Bi prozesuek, sozialak eta politikoak direlako, justizia sozialarekin eta demokratizazioarekin lotura estua dute. Boteretze kolektiboaren bitartez, demokrazian sakondu eta biak ala biak subalternitate eraldatzaile unibertsal bihurtzeko proposamen bat egiten da saio horretan”.

Hemen kontsulta ditzakezue Eusko Ikaskuntzak antolaturiko hitzaldi eta hitzordu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button