ESZENA

“Teatreves” antzerki-arratsaldeak, Iruñean

Nafarroako antzerki profesionala erakusteko programa da Teatreves antzerki-arratsaldeak. Hitzorduak otsailaren 15etik 22ra antolatu dira Iturramako civivoxan.

Otsailaren 15ean, La Banda taldeak Km O zirkuko obra eramango du. Bertan Izaskun Lasarte eta Nano Napal dira protagonistak. Hurrengo saioa, 17an izango da, eta Producciones Maestras taldearen eskutik helduko zaizue: euskarazko Martinaren parke fantastikoa. Ana Maestrojuán zuzendaritzapean Iratxe García Uriz, Oier Zuñiga eta Txori Garcia Uriz oholtzaratuko dira.

La Nave Teatrok Todas eran mis tías izeneko obra egingo du otsailaren 22an. Bertan dantza eta musika nahasten dira. Aktorea Marta Juaniz da, eta Uxue Olazaran dantzariarekin arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button