MUSIKA

Taupada metal-bandak disko berria plazaratu du

Taupada taldeak Zeren zain izenburuko lan berria argitaratu du. Diskoak metal kutsuko bederatzi kantu melodiko biltzen ditu, aurreko maketako lau doinu, berrituak, eta beste bost abesti berri. Gipuzkoarrek (Urratxu, Zumarraga eta Legazpi) orain arte egin duten grabaziorik landuena da, eta LP formatuan plazaratu da.

Sei hilabeteko lanaren emaitza da Zeren zain diskoan jasotako 52 minutuak.  Taldearen iraupen luzeko lehendabiziko lana da, eta Aimar Ibarzabalek grabatu eta nahastu du Ilun Produkzioak estudioetan. Estanis Elorzak (Doctor Master), berriz, diskoa masterizatu du.

Taupada laukotea 2012an eratu zen, eta ondoko musikariek osatzen dute: Laura Rebollo (ahotsa), Aimar Ibarzabal (gitarra), Aitor Carrasco (bateria) eta Ivan Diaz (baxua). Taldeak gitarra riff pisutsuak eta ahots melodikoak uztartzen ditu: Metal gotikoa, thrash metal, sinfonikoa…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button