ARTEA

“Artea Oinez” erakusketa, Iruñean

Iruñeko Kondestable Jauregian eta maiatzaren erdialdera arte, Artea Oinez erakusketa izango da ikusgai. Betiko lez, artista kopuru handi batek bere artelanak erakutsiko ditu.

Nafarroa Oinez ekitaldiari lotutako arte-erakusketa da Artea Oinez eta aurten 70 nafar eta euskal artisten lanak biltzen dituena. “Bere obra osotasunean nahiz partzialki utzi duten artisten lanek osatzen dute erakusketa. Edonork eskuratu dezake artelanen bat zentzuzko salneurrian, eta Tuterako ikastolari lagundu horrela. Teknika eta hizkuntza artistikoak oso anitzak jasotzen ditu erakusketak. 70 obra daude (pintura, eskultura, argazkiak, instalazioak…), eta bakoitzean artistak emozioa transmititzen du, mezuren bat, transzendentzia nahiz itaunketa”.

Aurtengo proposamena Tuterako Argia Ikastolatik dator, hari baitagokio aurten ekitaldia antolatzea, eta Kondestableko lehen solairuko bi aretotan izango da ikusgai. Ondoren, erakusketak Tuterako Almirantearen etxean izango da. Aurten, Javier Sueskun da erakusketaren artista kuttuna, “bere lan artistikoaren mailagatik eta ikastolekiko erakutsi duen eskuzabaltasunagatik”. Sueskun aldi berean aritu da zeregin akademikoetan eta margolari-lanetan, eta gainera, Artea Oinezen hainbat ediziotan parte hartu du. Bere lana “abstrakzio-lurraldeetan ibiltzen da, figurazio-hizkuntza gutxietsi gabe. Popetik informalismora, orban finetik marrazki kartsura, sentikortasun handia erakusten du beti, eta lanbidearen ezagutza goitik beherakoa. Lanetan azpimarratzen dira ura-argia, lehorreko lurra, figura, etab. Teknikan duen erraztasuna nahiz zehaztasuna eta teknika menperatzen duela igartzen da lan guztietan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button