ESZENA

Tartean Teatroaren “Lingua Nabajorum” umorezko antzezlana ikusgai

Covid-19 birusak sorturiko osasun krisiak etxean egotera behartu gaitu, eta denon bizitzak goitik behera aldatu dira. Etxeko egonaldia probestu ahal dugu antzerkiarekiko harreman sendotzeko.
Horretarako, Tartean Teatroa konpainiakoek laguntza bat eskaini nahi dute eta euren antzezlanak publiko egin dituzte Vimeo plataforman.

Asko izango dituzue ikusgai baina guk Lingua Nabajorum umorezko antzezlana proposatu nahi dizuegu. “Euskararen errepasoa egingo dugu hasiera hasieratik, leize-zuloetako gizonengandik, erromatarrekin izandako liskarretatik, eta Orregatik, eta Gerra Zibiletik pasatuta, gaurko egunetaraino, euskara batua sortzen den arte. Horrelako une historikoak hartu ditugu hizpide, euskararen eboluzioa zertan den ikusi ahal izateko, baina mesedez, inork ez gaitzala seriotan har, dena asmakizuna baita” adierazi zuten bere garaian antzezleek.
“Euskaldunak historioan zehar beti bili dira liskarrean kanpokoekin eta euren artean. Gure teoriaren arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio, hortaz euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti egongo direlako”.

Honakoa ere galdetu genien: Oholtzatik zer nolako harrera ikusten da jendearengan?
Gaizki dago guk esatea, baina oso erantzun ona, beroa.  Ohituta gaude gure ikuskizunekin barrea eragitera. Baina ikuskizun honetan, gure estiloari eusten badiogu ere, badago aurrerapauso bat teatraltasunaren ikuspuntutik. Gure aurreko ikuskizunak soilagoak ziren, eta estetikoki xumeagoak. Kasu honetan, eskenaratze eta irudien aldetik eraberritze bat dago.

Hemen ikusi ahal duzue Lingua Nabajorum antzezlana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button