MUSIKA

Proposamen ugari Jimmy Jazz aretoan hil honetan

Gasteizko Jimmy Jazz aretoak egitarau oparoa atondu du hil honetan. Esate baterako, larunbatean, hilak 10, Kanadako The Sadies rock taldeak joko du, -ostiralean, hilak 9, Bilboko Azkena aretoan izango da-.

Laukoteak Darker Circles (2010) izenburuko lana aurkeztuko du. Iaz, estatuko hainbat rock jaialditan jo zueen eta ikus-entzuleak aho bete hortz utzi zituen haien rock anitzarekin. Izan ere, haien jarioan askotariko musikak nahasten dira, tartean, garage, psicodelia, rockabilly, surf eta country estiloak.

Bestalde, hurrengo asteburuan, martxoak 16, ostirala, The Zombie Kids disko jartzaile bikoteak hankaz gora jarriko du aretoa. Izan ere, The Edgar Candel eta Jay Cumhur DJ-ak maisuak dira dantzarako doinuak punk jarrerarekin nahasten. Hala, saioetan electro, house, indi edo hip hop erritmoak entzun daitezke. Iaz, mundu osoko dantzalekuak kiskali dituzituzten.

Martxoaren 30ean, berriz, ska doinu britainiar klasikoak entzungo dira Jimmy Jazz aretoan. Egun horretan, hain zuzen ere, 70eko hamarkadaren amaieran eraturiko Bad Manners taldeak joko du. Ingelesekin batera, gurean dagoeneko klasiko bihurtu den Potato reggae banda izango da.

Hauek dira hil honetan Gasteizko aretoan ikus daitezkeen hiru kontzertu interesgarri, baina askoz gehiago daude. Egitarau osoa kontsultatzeko, sartu Jimmy Jazzen webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button