ESZENA

Tartean Teatroa konpainiaren antzezlanak ikusgai

Etxean denbora dezente igaro behar dugun sasoi honetan, Tartean Teatroa konpainiak bere antzezlanak publiko egin ditu.

Bere lanik arrakastatsurenetariko bat, Ghero, orain online duzue. Patxo Telleriak idatzitako gidoia da, Ana Garayren eszenografiarekin, eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Ane Pikaza eta Olatz Ganboa aktoreak dira oholtza gainean aritzen direnak.
Ikusgarrian euskara da protagonista nagusia. Hala, 3000. urtera garamatza Ghero-k eta azken euskaldunaren istorioa kontatzen digu. Euskararen iraupenaren “harridura eta miresmena” erakusten da bertan, “Euskaldunok askotan sentitu dugun euskararen transmisioaren zaman sakontzen du antzezlanak, euskararen planeta inguruan orbitatzen duten 9 parabola edota antzerki poemen bidez”.

Antzezlana ikusi nahi baduzue (Arriaga Antzokian eskainitakoa, 2018ko azaroan), hemen duzue emanaldia.

Tartean Teatroa konpainiaren beste antzezlan batzuk ere hemen dituzue ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu