ESZENA

Tanttaka konpainiak “Soka” taularatuko du Agurainen

Ostiralean, Tanttaka antzerki-taldeak Soka antzezlana taularatuko du Aguraingo Harresi Aretoan, 19:30etik aurrera.

Eskolako jazarpenaren inguruko gogoeta jorratu du Mikel Gurrea zinemagileak, arte eszenikoetara jauzi eginez, Donostia 2016k sustatuko Dramaturgia berriak egitasmoa tarteko.

Tanttaka konpainiaren arabera, “egon daiteken irudirik beldurgarrienarekin hasiko gara. Irudi iluna, ankerra, ulertezina. Irudi hori nondik datorren nik neuk ere ez dakit. Haurtzaroan pilatutako beldur askoren puztea izan daiteke, edo eta heldu bezala albisteetan irakurritakoen kezka nahasia. Irudi horri egin nahi nion nik tira, sokaren mutur batetik bestera zer zegoen deskubritzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button