ESZENA

Tamara Cubasek dantza ikuskizuna estreinatuko du larunbaten Bilbon

ATP ikusizko eta soinudun irudi sail baten bidez aurkezten den dantza garaikidearen obra da. Hiru gorputzek zenbait ariketa fisiko egiten dute, instrukzio jakin batzuen arabera mugituz hirurak batera. Soinua zuzenean manipulatua da, gorputzek sortzen dituzten hotsak antzeman ahala, obrari soinu-unibertsoa erantsiz. Eszena, denbora eta espazioa zergatik eta nondik abiatuta hornitu da obra.

Bestalde, Tamara Cubas (Uruguai, 1972) bideo, dantza eta performance lengoaiak lantzen dituen artista da. Arte Ederren Eskola Nazionalean bukatu zituen ikasketak, Laborde Tailerrean, non eszena-diziplina anitzaren arloa ikertu zuen 2000ean. Arte eta Teknologian master bat egin zuen Utrech-eko Arte Eskolan (Holanda), non EMMA Award in Image & Technology saria jaso zuen. Dantza garaikideko prestakuntza burutu zuen Montevideoko Arte Eskolan.

Cubasek Perro Rabioso arte-kolektiboa zuzentzen du Francisco Lapetinarekin batera. Montevideon du egoitza eta 2002az geroztik arte eta kultur proiektu ugari sortu ditu dantza, musika, bideo eta performance arloetan. Kultur proiektuen artean aipagarriak dira FIVU (Festival Internacional de VideoDanza del Uruguay) eta Videoteca Montevideo.

La Fundicion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button