ARTEA

Autorretratuetako gauzak

Elena Goñi (Iruñea, 1968) artistak bere azken pinturak paratu ditu Bilboko Marzana gunean, Autorretrato (Autorretratu) izenburupean. Erakusketa zabalik egongo da 2019ko urtarrilaren 11ra arte.

“Pertsona orok bere buruaz duen pertzepzioa irudietara eramana da nire ustez autorretratua”, Goñiren aburuz. Prozesu horretan, irudikatu beharreko pertsona ez ezik, materialak ere aukeratzen ditu zehaztasunez. Materialok nola erabili ere garrantzitsua da artista nafarraren iritziz.

Hala, Goñiren margolanetan autorretratutako gorputza bezain garrantzitsuak dira une horretan begiekin ikusten dituen gauzak, tartean, logela, ohea, lorontzi edo inguruan duen bestelako elementuak. “Hobeto irudikatzen dut nire burua zuzenki ikusten ditudan gauzetan, nire aurpegiaren irudi batean baino”.

Marzana gunean paratutako margolanetan artistaren ikuspuntu subjektiboa nagusitzen da, batez ere inguru pribatuetan. “Emaitza erabat subjektiboa da, intimoa eta pertsonala”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button