Nontzeberri

Taldekako “Xilaba” txapelketaren finala, Izturitzen

Ipar Euskal Herria kurritu du taldekako Xilaba bertsolari txapelketak, irailaren 20tik azaroaren 16ara arte. Itsasun izan zen lehen saioa, eta larunbatean, azaroak 16, final handia izango da.

Aurreko asteetan Xiberoko, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hainbat tokitan antolatu dira bertso hitzorduak. Guztira, hiru multzotan banatu diren bederatzi talde lehiatu dira. Lehen fasean bederatzi saio antolatu dira dira, ondoren bi finalerdi, eta azkenik final handia.

Antolatzaileek adierazi duten bezala, “Aldi guziz, 2 talde lehiatuko dira, eta final erdia arte entzulegoko norbait eta beste ligaxketako bertsulariak izanen dira epaile”.

Biharko saio definitiboan, Hasta La 2toria (Lur Renteria, Maddi Sarasua, Elixabet Etxandi, Hodei Renteria, Leire Laskarai) eta Ez Otoi Pentsa (Miren Artetxe, Josu Txoperena, Gorka Artetxe, Maddi Ane Txoperena) taldeak elkarren kontra arituko dira kantuka.

Zein talde, noiz, eta non izan diren saioak jakin nahi baduzue, egin klik hemen.

Exit mobile version