MUSIKA

Talde edo disko kutunen kantuak moldatzeko gogoz

Izar & Star ekimenean parte hartzen duten talde eta artistek euren talde edo disko kutunen kantuak moldatzen dituzte kontzertu ikusgarrietan. Ziklo horretatik hainbat talde pasatu dira euren ekarpenak haizatzeko. Gaur berton zikloak jarraipena izango du Hibai Etxebarria musikariarekin. Kantari horrek Benito Lertxundiren mundura eta soinura hurbilduko ditu ikusleak, gaur berton, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30etik aurrera. Larunbatean ere arituko da Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etan.

Seikote formatuan jardungo du (Gotzon Blues Ereño, Xabi Aburruzaga, Carlos Sagi, Alain Gallego eta Xabi Barrenetxea musikariekin) eta Izar & Star zikloaren barruan, Benito Lertxundiren hasierako garaien errepasoa egingo du, 80ko hamarkadako lanen bidez.

Hibaik Musikene-Euskal Herriko goi-mailako musika ikasketak egin zituen, eta horren ondorioz,  piano, gitarra eta pedagogia ikasketak ditu eginak. Antzokiaren arabera, “Euskal Herriko musikari polifazetikoenetarikoa dugu. Estilo anitzeko dozenaka albumetan parte hartu du eta hainbat proiektuetan dago sartuta”.

Izar & Star zikloak jarraipena izango du datozen asteetan. Kontzertu guztien agenda hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button