MUSIKA

Taku Sugimoto, Félicie Bazelaire eta Leo Dupleix hirukote esperimentala, Azkuna Zentroan

Taku SugimotoFélicie Bazelaire eta Leo Dupleix musikariek beren azken grabazioa aurkeztuko dute ostiralean, hilak 15, Bilboko Azkuna Zentroan. Hirukote horrekin batera, Andrea Berbois biolinista gipuzkoarra eta Garazi Navas akordeoilaria arituko dira. Bikoteak Morton Feldman, Giacinto Scelsi eta John Cage musikarien doinuak moldatuko ditu. Emanaldia musika esperimentaleko Hotsetan zikloaren baitan egingo da, 19:00etatik aurrera.

Taku Sugimoto gitarra-jotzaile eta musikari inprobisatzailea izateaz gainera, Japoniako musika esperimentalaren ordezkari nagusienetakoa da. Félicie Bazelaire eta Leo Dupleix, ostera, ohiko kolaboratzaile ditu Sugimotok. Azkuna Zentroaren arabera”.

Bazelaire Parisen finkatutako biolontxelo-jotzaile eta kontrabaxu-jotzaileak musika klasikoa eta garaikidea ikertzen dihardu bere proiektuetan, inprobisazioaren, konposizioaren eta performancearen bidez. Dupleix paristarra, berriz, inprobisatzaile eta musikagile gisa da ezaguna, bere lanetan ordenagailuaz, ukipen-mikrofonoez, landako grabazioez, motorrez eta askotariko objektuez egiten duen erabileragatik, batez ere”.

Bestalde, Andrea Berbois eta Garazi Navasek hiru obratan ardaztutako emanaldia egingo dute: Giacinto Scelsiren L âme ailée (1995), biolin bakarrerako Morton Feldmanen For Aaron Copland (1981) eta John Cageren Six melodies for violin and Keyboard (1960). Berboisen aburuz, “biolina noten gehiegizko ugaritasunetik ateratzea. Instrumentuari hain maiz atera izan ez zaizkion erregistroak bistaratzea, denbora lasaitzea, soinua zeharkatzea, arbuiatutako konbinazioak hedatzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button