MUSIKA

“Tabula Rasa”, Willis Drummond taldearen lan berria

Azaroaren 18an, Willis Drummondek Tabula Rasa izenburuko diskoa plazaratuko du, taldearen bosgarren lana, hain justu. Burke Reid-ek ekoitzi du grabazio berria, zeinak A ala B diskoaren nahasketak egin zituen.

Bi urteko isilunearen ondotik dator Tabula Rasa, eta taldeak jakinarazi du berpizte baten isla dela. Berpizte horretan bi nobedade antzematen dira: batetik, Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea taldekide finko bihurtu dela; eta bestetik, Burke Reiden (The Drones) ekoizpena. Azpimarratu behar da taldeak, oraingoan, ez duela Bidehuts plataformaren bitartez argitaratu diskoa, haien kabuz baino.

Laukotearen arabera, “lan berri honetan, 90eko hamarkadako eszena independente eta alternatiboak –Seattle, Washington, Boston, Irun–, 80etako post-punka tarteka edota Dead Boys bezalako taldeen hasieretako punk-rocka ere sentitzen ahal dira. Baina hori dena asimilatu eta liseritua izan da azkenean gehiago hurbiltzeko The New Christs, Beasts of Bourbon edo The Drones bezalako taldeen produkzio australiarretara”.

Horrekin batera, diskoa aurkezteko kontzertuak ere iragarri dituzte: Azaroaren 19an, Bartzelona; abenduaren 2an, Durango; 16an, Biarritz; 17an,  Espeize- Ündüreine eta 22an, Bilbo. Halalaber, 2017ko urtarrilean beste bi emanaldi egingo dituzte: 6an, Gasteizen eta 13an, Donostian.

Informazio gehiago: willisdrummond.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button