ARTEA

Tabakaleraren 2017ko egonaldietarako deialdien ebazpena

Donostiako Tabakalerak aurtengo egonaldi artistikoetarako deialdien ebazpena iragarri du: plazaratutako lau deialdien baitan, 423 proposamen jaso dituzte, eta azkenik, 11 aukeratu.

Sei proposamen aukeratu dituzte proiektu artistiko baten garapenerako deialdian; beste bi elkarlanean egindako proiektua garatzeko deialdian; beste bi komisariotza proiektua garatzeko deialdian; eta azkenik, ikerketa artistiko bat garatzeko deialdian (DSS2016EU eta Tabakaleraren arteko elkarlana), lan bakarra hautatu dute.

Proiektu artistiko baten garapenerako egonaldian, Temple of Doom eta Soft Ground, Hard Light proiektuak aukeratu dituzte, Jorge Núñez-ek (Santurtzi, Bizkaia) eta Bernd Behr-ek (Ingalaterra) egingo dituztenak, hurrenez hurren.
Bigarren modalitatean hauexek garatuko dira: Concrete Flux, Sophie Dyer eta Solveig Suess-en (Ingalaterra) proiektua; Radiant Temperature of Openings, Faraz Anoushahpour (Iran), Parastoo Anoushahpour (Iran) eta Ryan Ferko (Kanada) artisten egitasmoa; Integridad – Efímero, Mar Torreren (Bilbo) lana eta Black Hole  David Martinezen (Asturias) proposamena.

Elkarlanean garatutako proiekturako egonaldian, batetik, Irati Gorostidi (Nafarroa) eta Gerard Ortín (Bartzelona) artisten proposamena aukeratu da, horiek Lara Khaldi eta Yazan Khalili-rekin (Palestina) arituko dira; bestetik, Itxaso Diazen (Bizkaia) egitasmoa izan da hautatua, Cai Tomos-ekin (Gales) batera jorratuko dena.

Komisariotza proiektu bat garatzeko egonaldian, Mercedes Vicente Zancas eta Tractora-ren Darcy Langeri buruzko erakusketa proiektua aukeratu dute. Halaber, deialdi honen baitan, L’intrus proiektua ere garatuko da, Frantziako Natasha Marie Lloren-en eskutik.

Amaitzeko, ikerketa artistiko bat garatzeko egonaldian (DSS2016EU eta Tabakaleraren arteko elkarlana), Maite Garbayo Maeztuk (Gasteiz) aurkeztutako Mugak/Fronteras izan da aukeratua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu