ARTEA

Tabakalerako sortzaileen lan-guneak eta proiektuak ezagutzeko aukera

Bihar goizean, Donostiako Tabakaleran diharduten artisten tailerrak ezagutzeko parada izango dute bisitariek. Horretaz gainera, artistek lan-gune horietan egiten ari diren lanak ere aurkeztuko dituzte.

Hauexek dira Tabakaleran lanean ari diren sortzaileak: Mikel Otxoteko, Bernd Behr, Imagen 30**, Jorge Núñez de la Visitación, Elba Martínez, Beatriz Setién, Tamara García eta Ainize Sarasola.

Horrekin batera, horietako batzuk haien proiektuak aurkeztuko dituzte: Ainize Sarasola, 11:30ean; Tamara Garcia, 12:00etan; Jorge Núñez de la Visitación, 12:30ean; Beatriz Setien, 13:00etan eta Imagen 30**, 13:30ean.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button