ARTEA

Tabakalerak hiru egonalditarako deialdia zabaldu du

Artista, sortzaile eta kultura-eragileentzako egonaldi-programa abiatu du Tabakalerak. Hiru motatako egonaldiak izango dira: “Komisariotza, proiektu artistikoen ekoizpena eta bertako eta atzerriko sortzaileek elkarlanean garatzeko proiektu baten garapena”.

Egonaldiak azaroa eta abendua bitartean izango dira, eta horietan parte hartzeko deialdia abuztuaren 16a arte dago zabalik. “Honen bitartez, alde batetik, zentroan bertan garatzen den programa bera aberastuko da, eta aldi berean, bertakoak ez diren eragileak bertako dinamiketan txertatzea bilatuko da”.

Bertako eta atzerriko sortzaileek elkarlanean garatzeko proiektu baten garapenari buruzko deialdiaren harira, hauxe azaldu du bere xedea: “Egonaldi bat eskaintzea bertako kultur sortzaile eta eragileek proposatutako kanpoko artista edo kultur eragileei, proiektu bateratu bat edo proiektu bat elkarlanean garatu dezaten”.

Komisariotzaren inguruko deialdia dela-eta, Tabakalerak komisario gazteen lana bultzatu eta talentu berriak bilatu nahi ditu. “Helburu horrekin 2016ko udazkenean Tabakalerako erakusketa-aretoetan gauzatuko den erakusketa-proiektu bat garatzeko egonaldia abiarazten du”.

Azkenik, arte-proiektua ekoizteko egonaldiaren helburua Estatuko zein kanpoko artistei egitasmoak ekoizten laguntzeko egonaldia eskaintzea da.

Deialdiari buruzko zehaztasunak guztiak: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button