IKUS-ENTZUN

Tabakalerak film eder bi pantailaratuko ditu egunotan

Euskadiko Filmategiak antolatuta (Heineken Jazzaldia, Donostia Zinemaldia, Getxoko Nazioarteko Jazzaldia, Tabakalera eta Bilboko Arte Ederren Museoa entitateekin lankidetzan), bihar eta etzi, hilak 18 eta 19, Tabakalerak film eder bi pantailaratuko ditu: Les liaisons dangereuses (Roger Vadim, 1959) eta À bout de souffle (Jean-Luc Godard, 1960).

Les Liaisons Dangereuses obran honakoa kontatuko zaigu: Juliette eta Valmont ezohiko senar-emazteak dira. Hala adostuta, maitaleak dituzte biek ala biek, baina sekretupean gordeko dute beti informazio hori. Lagunen eta ezagunen aurrean, Valmont senar leiala da; Juliette ere emakume zintzo eta leiala da itxuraz, eta emakume lotsatiaren itxurak egiten ditu beti, sexu-konturen bat denean tartean. Pierre Choderlos de Laclos idazlearen eleberri ospetsuan dago oinarritua, eta 60. hamarkadan girotuta dago. Thelonious Monkek zinemarako konposatu zuen soinu-banda bakarra du filmak: Barney Wilen saxoan, eta Art Blakey-ren Jazz Messengers taldearen doinu ezin ederragoak.

Bestaldetik, ostiralean, Nouvelle Vague mugimenduaren sorrerako film ezagunenetako bat, Martial Solalen soinu-banda mitikoarekin, ikusi ahalko da: À bout de souffle.  Euskadiko Filmategiaren hitzetan, “Bogart miresten duen zinema-figurante ohia da Michel Poiccard. Parisa joateko asmoz Marsellan auto bat lapurtu ondoren, poliziaren motor-gidari bat hilko du ustekabean. Batere erruduntasun-zantzurik gabe, bidaiatzen jarraituko du. Parisen, lagun bati dirua lapurtu eta gero, Patriciaren bila hasiko da, gazte burges amerikar bat, idazlea izan nahi duena eta Eliseoko Zelaietan New York Herald Tribune saltzen aritzen dena; Sorbonan matrikulatu eta egunkari horretan idaztearekin ere amesten du. Amerikan ezagutu ez zuen askatasuna Europan aurkitu duelakoan dago. Michelek ez daki, ordea, polizia bere bila dabilela motor-gidariaren hilketarengatik. du, gainera.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button