ARTEA

“Adiskidetasuna Komikigintzan” erakusketa ikusgai Zarauzko Photomuseumen

Adiskidetasuna jorratzen duten komiki-dokumentuez jositako erakusketa da Adiskidetasuna Komikigintzan, eta zabalik dago irailaren 25era arte. Luis Gasca komiki-adituak aukeratu ditu lanok Gipuzkoako Foru Aldundiaren Komikigunea funtsetik.

Komikigintzan zein literaturan, lagun-bikoteak erabili izan dira adiskidetasuna islatzeko, tartean, Sherlock Holmes eta Watson Doktorea, Roberto Alcázar eta Pedrín, Jorge eta Fernando, La Patrulla del Marfil, Mortadelo eta Filemón, eta abar.

Photomuseumen arabera, “(…) gure heroien borrokek, bai onura lortzeko bai ahularen defentsan, poloetatik oihan tropikaletara zabaldu dira. Zeregin ausartetan arrakasta lortzeko beti dituzte bidelagun bigarren mailako pertsonaiak. Gudu-zelaiak, gerra zahar edo berrietan, beti izan dira gure heroien balentrietako akzio lekuak”.

Informazio gehiago: photomuseum.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button