ESZENA

“Réfugiée Poétique” dantza eta antzerki ikuskizuna, Leioan

Larunbat honetan, urriak 2, Claire Ducreux sortzaile eta aktoreak Réfugiée Poétique dantza eta antzerki ikuskizuna eskainiko du Kultur Leioaren programazioaren barruan. Ikuskizuna Auditoriumean izango da, 20:30ean.

Claire Ducreux-ek, De paseo (2004) ikuskizunaren poesiarekin eta Barco de arena (2008) eta La sonrisa del náufrago (2012) kaleko lanen egokitzapenarekin ikuskizun berri hau aurkezten du.
Kultur Leioak jakinarazi duenez, lanean hauxe kontatzen zaigu: “Kalean bizi den eskaleak amets egiten du munduari zentzua eta edertasuna itzultzearekin, bidegurutzea hautatzen du behin-behineko aterpe, bi hesi bilakatzen ditu bere unibertsorako ate, zubi bat itsasontzi bilakatzen da, eta eskultura bat bere bidelagun”.

Claire Ducreux-ek eskale pertsonaia erabiltzen du ahula denaren metafora gisan. Benetakotasuna eta apaltasuna  baliatzen ditu emozioak partekatu ahal izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button