ARTEA

Tabakalerak 2019ko nazioarteko egonaldien deialdia zabaldu du

Tabakalerak nazioarteko egonaldien programaren laugarren edizioan parte hartzeko eta 2019an zehar proiektuak jasotzeko epea ireki du. Programa honen bitartez, Tabakalerak “laguntza eta babesa eman nahi die artistei, sortzaileei eta kultur eragileei beren proiektu artistikoak gauzatu ahal izan ditzaten”. Maiatzaren 27an amaituko da eskaerak bidaltzeko epea.

Jasoko diren proposamen artistiko guztien artean, sei hautatuko dira. “Hautatutako proiektuen egileek lau eta hamabi aste bitarteko egonaldiak egin ahal izango dituzte 2019ko otsaila eta ekaina bitartean eta/edo iraila eta abendua bitartean. Aukeratutako proiektuak uztailaren 27an emango dira ezagutzera.”

Lau modalitatetan antolatu dira egonaldiak: proiektu artistikoak, elkarlanean egiten diren proiektu artistikoak, ikerketa artistikoa eta ikus-entzunezko ekoizpena.

Tabakaleraren arabera, “programa honen helburua da espazio bat sortzea egoiliarren eta eragile gonbidatuen arteko elkarlanak sustatzeko. Era berean, jorratutako gaiak Tabakaleraren programazioarekin lotzeko, aurten ikerketa artistikoko deialdian, hautatutako proiektuak Tabakaleraren 2018-2019ko ardatz tematikoetako bat izango du inspirazio-iturri, hain zuzen ere honako hau: Ariketak: la segunda respiración.”

Egonaldion gaineko informazio zehatza hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu