ARTEA

Tabakalera irekiera berria prestatzen ari da

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak ateak irekiko ditu datorren ekainaren 1ean, eta bi erakusketa-aretoak, Ubik sorkuntza liburutegia, Sortzaileen Gunea eta 2deo ikus-entzunezko laborategia berriz bisitatu ahalko dira. Publikoaren eta langileen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren higiene- eta osasun-neurri guztiak bermatuko ditu zentroak.

Berrirekieran, Julio Le Parc artista frantziar-argentinarraren Kuboa instalazio mugikorra izango da protagonista ekainaren 1etik aurrera. Altzairuzko 2.660 pieza, 10 x 10 metro eta tona bateko pisua duen eskultura mugikorrak Tabakalerako espaziorik enblematikoenetako batean jarriko da. “Argi, itzal eta mugimendu jokoei esker espazioaren etengabeko eraldaketa eskainiko dion publikoari. Gainera, Kuboaren aurkezpenarekin, Tabakalerak omenaldia egin nahi dio arte modernoa garaikidearen ziurgabetasunekin lotzen jakin zuen artistari, artearen eta bere publikoen artean harreman berri bat ezartzen aitzindari izan zen Julio Le Parc-i.”
Kuboa obra Tabakaleran izango da ikusgai datozen bi urteetan.

Beste aldetik, bi erakusketa-aretoek ekainaren 2an irekiko dituzte ateak, eta Ubik, 2deo, Sortzaileen Gunea eta zineak era mailakatuan ekingo diote beren jarduerari. Tabakalerako bi erakusketa-aretoetan Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez erakusketa, eta Cybernetics of the Poor: Tutorialak, ariketak eta partiturak arte garaikideko erakusketa abian izango dira.

Tabakalerak lanean jarraitzen du datozen asteetan beste espazio, zerbitzu eta jarduera batzuk gehitzeko, eraikina ahalik eta azkarren eta berme handienekin erabiltzaileen eskura jartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu