MUSIKA

Sylvain Sylvain musikari estatubatuarrak Bilbon joko du gaur

1970eko hamarkada New York Dolls banda estatubatuar klasikoaren gitarra jotzaile izandako musikaria da Sylvain Sylvain; hortaz, rock ikono bat dela esan daiteke. Estatubatuarrak, gainera, talde bikaina izango du ondoan, Trash Cowboys: a Sami Yaffa  (baxua),  Stevie Klasson (gitarra) eta Chris Musto (bateria). Emanaldia Bilborock aretoan izango da.

Sylvainekin datozen musikariek talde-buruaren antzeko ibilbidea egin dute: Sami Yaffa  Hanoi Rocks taldean aritutako da, eta Stevie Klasson eta Chris Musto New York Dolls taldeko beste gitarra jotzaile mitikoarekin aritu ziren, Johnny Thunders-ekin hain justu.

Hala, kontzertuan Sylvainen kantuak ez ezik, New York Dolls, Johnny Thunders, Hanoi Rock edo bestelako punk-trash-rock’n’roll estiloko taldeen kantuak entzungo dira.

Sylvainek New York Dolls taldean sortu zuen musikak makina bat taldetan eragin zuen, gehienbat punk-rockaren ordezkari izango zirenengan: Sex Pistols, Ramones, The Damned, Kiss, Motley Crue edo Guns N’ Roses, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button