BERTSOTAN

"Ahoa bete hots" jardunaldiak

Kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzea da helburua, etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko.
Irakasle, kazetari, aurkezle, bertsolari, ipuin kontalari, antzezle, euskara teknikari, ikerlari, eta oro har ahozkotasunak bizi duen orori zuzendurik planteatuta daude Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Mintzola Fundazioak antolatu dituzten jardunaldiok.

Uztailaren 22, 23 eta 24an izango dira jardunaldiak Villabonako Subijana Etxean, Mintzola Fundazioaren eta Bertsozale Elkartearen egoitzan.
Jardunaldietan parte hartuko duten adituen zerrenda luzea da: Piter Ansorena, Gorka Tolosa, Itziar Rekalde, Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide, Julian Beloki, Antton Luku, Jose Angel Irigaray eta Lorea Agirre.

Izen-emateko epea ekainaren 21etik uztailaren 16ra luzatuko da.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button