MUSIKA

“Surf Festa” jaialdia, Zumaiako Itzurun hondartzan

Zumaiako Itzurun hondartzan, Surf Festa jaialdia antolatu dute larunbatean, uztailak 13.  Aurten ere ikastaroak, parrillada eta musika dezente izango da ekimenaren programazioaren barruan.

Festa 16:00etan hasiko da, eta 22:00etatik aurrera kontzertuak programatu dira. Aurten Big Boy, Rukula eta Niña Coyote eta Chico Tornado izango dira protagonistak.

Big Boy taldeak gitarra errepikakorrak eta haize instrumentuek nahasten ditu modu berezian, euskaraz abesturiko letra surrealistak ahaztu gabe. Zuzenekoetan, gainera, bideo irudiak ere erakusten dituzte.

Rukula Kaki Arkarazo soinu-teknikari eta musikariaren seme Martxelek zuzendutako banda instrumentala da. Taldeak sei kantuko diskoa plazaratu zuen 2016an, erritmo aldaketekin jositako lana da. Iaz, gipuzkoarrak Kaki Arkarazoren talde ohia izandako M-ak-en kantuak moldatzen aritu ziren zuzenean. Honelakoak irakurri ahal dira taldearen soinuaren harira: “Usurbildik datorren Rukula laukoteak gerria mugiaraziko dizu, nahi gabe baldin bada ere. Rock dantzagarri terapeutikoa! Txost! musika odolean daramaten musikari musikazaleek osatzen dute banda itzela da. Ezusteko erritmoak, melodia malenkoniatsuak eta letra zoroak”.

Niña coyote eta Chico tornado Koldo Soret (Surfin kaos) eta Ursula Strong-ek (Zuloak, Las culebras) osatzen dute. “2012ko otsailean hasi ginen proiektu berri honekin Donostian. Kitarra, ahotsa eta bateriarekin eraikitzen ditugu gure kantuak. Erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta potenteak jorratzen ditugu, soinu desertikoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button