ARTEA

“Baffest”, argazkigintza jaialdi erraldoia Barakaldon

Atzo inauguratu zen Barakaldo herrian emakumeen sorkuntza fotografikoa sustatzen duen Baffest jaialdia. Ohikoa den bezala, parte hartzaile guztiak emakumeak dira, izan ere jaialdiaren helburuetako bat emakumeok lan artistiko hori ikusaraztea da.

Jaialdia ekainaren 12ra bitartean luzatuko da, eta tartean jarduera interesgarri asko burutuko dira, argazkizaleen gozagarri. Bertara ere artista asko joango dira (Frantziatik, Kataluniatik eta Mexikotik etorritakoekin batera bertokoak ere izango dira) eta erakusketa ikusgarriak paratuko dira.

Betiko lez atal nagusi bat dago (lehiaketa ere bada) eta bertan sei autore egongo dira: Tamara Lopez, Maria Aurtenechea, Teresa del Romero, Asun Martinez, Sara Prieto eta Andrea Abila. Horietarik guztietatik saridun bat aterako da, eta horrek erakusketa antolatu ahal izango du datorren urtean Barakaldon, Baffesten barruan. Goikoez gain, Esther Ferrer, Pauline Fargue, Sofia Ayarzagoitia, Rita Puig-Serra Costa eta Helena Goñiren erakusketak ikusi ahal izango dira.

Aipatu bezala eta argazkilaritza herritarrengana gerturatzeko asmoz, jarduera osogarriak antolatuko dira, hala nola, umeentzako ekintzak, tailerrak, argazkigintzaren inguruko jardunaldi bat, eta bisitaldiak ere bai.

Jaialdiaren inguruko xehetasun guztiak, bere webgunean duzue, gaztelania perfektuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button