MUSIKA

Sun Araw, dub kutsuko psikodelia tropikala

Sun Araw izengoitiaren atzean Cameron Stallones  musikari kaliforniarra  dago, eta bere proposamenean dud oihartzunak, giro psikodelikoak eta erritmo tropikalak uztartzen ditu. Bihar, hilak 22, Bilboko Azkuna Zentroan izango da, John Leland perkusionista ondoan duela, 21:00etatik aurrera.

Azkuna Zentroaren arabera, “Sun Araw artistaren aurretik aski zabalduta zegoen dubarekiko eta haren aldaera ugariekiko miresmena. King Tubbyren esperimentuen ondoren Jamaikan jaiotako soinu-kode horren barruan, eta krautrock, psikodelia eta sampling-etik hartutako tresnez baliatuta, bere hizkera propioa definitu du Austinen (Texas) jaiotako artista honek”.

2008an, The Phynx izenburuko lana argitaratu zuenetik, “mugarri erabatekoa izan zen Not Not Fun disko etxearentzat”, hainbat grabazio plazaratu ditu, iraupenluzeko diskoak, EP, single eta mix-ak. Azkena, 2018an, Guarda In Alto OST (Goodfellas).

Diskografia zabal horretan, azpimarragarria da M. Geddes Gengras artista esperimentalarekin eta The Congos reggae talde klasikoarekin lankidetzan argitaratu zuen  Icon Give Thank (2012, RVNG Intl.) lan esperimentala, zeinetan elektronika eta duba fusionatu zituen. “Horixe du, hain zuzen, musikari gisa osatu duen katalogo zabalaren gailurretako bat, emaitza artistiko paregabea sortu baitzuen agertoki ia sakratu batean kulturaren gaineko bi ikuspegi soinuarekin eta behe-maiztasunarekin uztartuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button