BESTELAKOAK

“Sugar Fest” kultur ekimena abiatuko dute Gasteizen

Gasteizko Judimendi auzoan Sugar Fest kultur egitaraua abiatuko dute igandean, Artearen nazioarteko egunarekin bat eginez. Programazioa hilaren 22an amaituko da. Ekimenaren xedea bultzada soziala sorkuntzara bideratzea da, auzotarren partaidetza sustatuz.

Ekimenaren ordezkari Asier Balza graffiti-sortzaileak azaldu duenez, “egitarauari auzo izaera eman nahi izan diogu, eraldaketak ikustarazteko asmoz batetik, eta hurbileko ekonomiak sustatzeko gai garela erakutsiz bestetik. Auzo bizia, jantzia eta kritikoa nahi dugu”.

Guztira 30 kolektibok baino gehiagok hartzen dute parte, hala nola, Auzo Elkarteak, Gizarte Etxeak, elizak, autogestioan oinarritutako Sumendi espazioko kideek, Eoncult elkarteak, AEK euskaltegiak, auzoko artistek, ARTgia sorgune & aretoak. “Auzo batua, ezagutza eta jakintzatik sorturiko aldaketak erdiesteko”.

Sugar Lab izan zen Sugar Fest kultur ekimenaren aurrekaria, “betiere, nahi dugun Judimendi auzoa ikustarazteko, auzo sortzaile izateko aurreneko pausua emateko”. Egitaraua auzoko sei gunetan garatuko da. “Egitaraua ez dago oraindik itxita”.

Azkenik, ekimen hau lankidetzaren bidez garatu nahi dute antolatzaileek. “Auzo sortzailea izan nahi dugu. Antzeko beste esperientziak badira, Bartzelonan, Portugalen, Madrilen edota Irunen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button