MUSIKA

Sufre, Oki Moki eta Arrotzak, Aizarnazabalgo gaztetxean

Valentziako Sufre taldeak Aizarnazabalgo gaztetxean joko du ostiralean, hilak 15. Laukote valentziarrak kraut erritmo psikodelikoak jorratzen ditu bi bateriaren laguntzaz. Sufrerekin batera, Oki Moki eta Arrotzak euskal taldeak arituko dira.

Atmosfera psikodelikoak eraikitzen duen egitasmoa da Sufre, pasarte instrumental luzeez baliatzen dena. Post-punk giroak ere antzematen dira bere proposamenean. Orain arte demo bat eta single bat argitaratu ditu. Haeuxek osatzen dute taldea: Morgan, bateria eta klarinetea; Ethan, baxua eta sintetizadoreak; Salo, gitarra eta Lucia, perkusioa eta teklatuak.

Getariko Oki Moki bikoteak Ocean Breeze izenburuko kasetea plazaratu zuen 2017an. Grabazioak bederatzi doinu zikin, baina gozo biltzen ditu, popean zein garage-punkean errituak, betiere, melodia itsaskorrekin jantziak. Honelako hitzak bota dituzte Oki Mokiren harira: “Pop-punk lo-fia. Kantu melodiko zaratatsuak”. Orain hirukote formatuan aritzen dira, batería-jotzailearekin.

Oki Mokiko gitarra-jotzaileak, halaber, Arrotzak punk-rock taldean parte hartzen du. Oraintsu, bigarrena lana plazaratu du laukoteak, Lurzoru Hotzak. Punnk-rock ilun eta malenkoniatsua jotzen du, Eskandinaviako punk talde melodikoen antzera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu