ESZENA

“Suddenly III” lan koreografiko bizi, indartsu eta ikusgarria, Azkuna Zentroan

Osa+Mujika: Suddenly III koreografia ikuskizuna jasoko du bihar Azkuna Zentroak, abenduaren 12an, 19:30ean hasita.

Jaiotz Osa Alhondegiko Dantza Garaikideko Egoitza Artistikoaren programako artistaren eta Xabier Mujikaren arteko topaketa artistikoa da Suddenly III obra; lengoaia koreografiko biziz, mugimendu energetikoz erta irudiz beterik dagoen obra bisuala. Bere helburu nagusia irudi guzti hauek ikuslearen oroimenean geratzea da.

Hala, Suddenly III, “segundo batez geldiarazten gaituzten bihozkadetatik abiatuta sortu da, gure burua arriskatzen dugunean eta bulkada horiengatik eramaten uzten garenean zer gertatzen den islatzeko”, adierazten dute artistek. “Eraikin baten gailurrean zaudenean, edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu… Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun segundo hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori. Burutik pasatzen zaizkizun istant horiek; hainbeste beldurtzen duten segundo horiek. Bertigoz beteriko momentu bat», gaineratzen dute.

Bi mundu sortzaileren arteko elkartzea da beraz: alde batetik dantza, eta bestetik jantzigintza eta eszenografia. Jaiotz dantzari eta koreografoa da, Xabierrek berriz, jantziak eta espazio eszenikoak diseinatzen ditu. Bien artean sortzen duten taldearen helburua bisualki indartsuak diren istorioak kontatzea da; burua dituzten irudiak sortzea, hauei forma eta zentzua ematea eta mugimenduaren bidez nahiz ikus-entzunezko formatuetan garatzea.

Osa+Mujika bikotea dantzan eta ikus-entzunezko artean dituzten interesak asetzeko sortutako konpainia da. Suddenly III antzokirako 50 minutuko  lan hau sortzeko, haien lehenengo pieza izan zen inspirazio iturri:  Suddenly, espazio ez konbentzionaletarako hamahiru minutuko bakarkako lana,,  RedAcieloAbierto 2017 sarean hautatua, eta  Espainiako nahiz nazioarteko hainbat jaialditan dantzatua ere, esaterako, aurtengo Danza a Escena jaialdian.

Argibide gehiago dituzue, Azkuna Zentroko webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button