ARTEA

Suaren bidez obra suntsitu

Endika Basagurenen erakusketa abian da Bilboko Rekalde Aretoan, Barriek 2019 programaren barruan. Borrar las huellas de la memoria maiatzaren 5era arte ikusi ahal izango da.

Endika Basagurenek sei urtetan egin duen lana erakusten du oraingoan, eta performance batzuetan suaren bidez obra suntsituz garatu duen lana da Borrar las huellas de la memoria.

Artistak hausnarketa berezia egin du lanaren gainean: “Nire proposamena ezabatzaile moduan jardutearena da hain zuzen (ere), nire obraren eta iraganaren suntsitzaile moduan, ekintza horrek “naizena” definituko duen obra berria sor dezan. Kontua da artistek beti izan dutela suntsitzeko irrika, sortzailea osatzen duena. Zerbait berria sortzeko aurrez zegoena suntsitu behar da. Arte berria aurrekoaren suntsipena da. (…) Artisten ekintza  “suntsitzaile” horiek guztiak iraganeko artearekin hausteko egin dira, artearen historiari buruz hausnartzeko, baina nire kasuan haustura hori nire obrarekikoa eta historiarekikoa da. Ildo horretatik, nire lanaren zati handia suntsitzen dut”.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek 2019 programaren barruan Sorkuntza Artistikoko Bekak izan dituzten lanen hautespena erakusten da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button