Nontzeberri

“Sua” izeneko erakusketa, Donostiako Ekain arte galerian

Gaur berton, hilak 19, Ekain arte galeriak Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artistek elkarrekin sorturiko Sua erakusketa inauguratuko du. Erakusketa irailaren 15era arte ikusi ahalko da.

Erakusketa kolektibo honetan, Alkizan bizi den artista bikoteak arte lanak aurkeztuko ditu. Azken garai hauetan sortutako bilduma berria da eta inspirazio iturria sua izan dute biek. Elena Cajaravillek zuntz eta ehun naturalak erabiliz arte lanak eta zilar harribitxiaz kreatutako bitxiak aurkeztuko ditu, eta Koldobika Jauregik gaiaren haritik jarraituz, eskulturak eta paper lanak erabiliz serie eskultoriko berri bat sortu du.

Elena Cajaraville artista, Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmean zuzendari artistikoa izan zen 2018an. Alkizako Ur Mara Museoaren sortzaileetako bat ere izan da.

Koldobika Jauregi artistaren lanak hainbat eta hainbat museo eta bildumatan aurkitu daitezke, besteak beste, honako hauetan: IKB Alemaniako Industria Banketxea, Alemaniako Würth Museoa, Japoniako Hyogo Prefecture, edo Bilboko Guggenheim Museoa.

Exit mobile version