MUSIKA

“Su Hura” diskoaren biran, Madeleine taldea Txinara joango da gabonetan

Madeleine taldea Txinara joango da gabonetan, Su Hura diskoa promozionatzeko eratu duten biraren baitan. Han, Beijing, Tianjin , Nanjing, Suzhou, Shangai eta Wuhan hiriak bistatuko ditu.

Halarik ere, hara joan aurretik, aste honetan, Txinako Shangai Qiutian taldearekin batera hainbat emanaldi burutuko ditu Euskal Herriko herri zenbaitetan. Hala, bihar bertan, Orioko Gaztetxean izango dira Shangai Qiutian eta Giranice taldeekin batera. Etzi, Bilboko La Riberan izango dira, eta azkenik, urriaren 5ean, Ordiziako Gaztetxean.

Madeleine (Emo Rock, Donostia) Su Hura disko onena izendatu zuen KAOM fanzineak eta prentsa espezializatuak urteko disko aipagarrienen artean kokatu zuen. Disko horri esker EHZ Festibala, UsoPop edo Beratu jaialdia bezalako jaialdietan, Katapulta zikloan eta hainbat aretotan (Iparragirre, Kafe Antzokia, Berrizko Kultur Etxea, Dabadaba, etab.) zuzenean aritzeko aukera izan du talde donostiarrak.

Taldekideek hala definitzen dute bere proiektu musikala: “Donostiko lau lagunek osatzen dugu taldea. Melodia maite dugu, emozionala den hori, eta nola ez, abesti puskak. Ezin esan zein urtetan hasi ginen, 2008an uste dugu, baina bolada luzea daramagu gure unibertso musikala eraiki nahian. Paisaia ambientalak, zati azkarragoak eta efektuz beteriko atmosferak maite ditugu. Urte hauetan zehar gehien bat Euskal Herriko gaztetxe sarean aritu gara jotzen, eszenatoki handiagoekin (Atabal, Plateruena, Festi Lasai, Intxaurrondo K.E…) tartekatuz. Toundra, Lisabö, Gojira edo Jardin de la Croix taldeekin batera aritu gara, besteak beste. Bi lan kaleratu ditugu orain arte, Madeleine (2009) eta Mugarri (2013), biak autoekoizpenaren bidetik eta Radix Records-en laguntzarekin. Ia hiru urteko geldiune baten ondoren, Kutxa Kultur Musika bekaldia jaso ostean, urte betez egon gara Su hura (2018) lan berria prestatzen. Lan hau orain arte egin dugun gauzarik landuena da, eta zazpi abestiak azken urte hauen biografia moduan sortu ditugu, iraganeko ukituak bidean aurkitutako energia berriekin jantziz.”

Taldearen musika zertan den jakin nahi baduzue, taldearen bandcamp bisitatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button