MUSIKA

The Strokes, Thom Yorke eta Suede, BBK Live jaialdiko kartel buruak

Uztailaren 11, 12 eta 13an egingo dute 2019ko BBK Live jaialdia, eta ekimen erraldoi horren antolatzaileek iragarri dutenez, The Strokes, Thom Yorke, Rosalía, Vetusta Morla eta Suede izango dira karteleko izen handienak, Weezer, John Grant, Vince Staples eta Idles ahaztu gabe.

John Grant, The Voidz, Cut Copy, Khruangbin, Sleaford Mods eta Jonathan Bree dira jaialdian nabarmenduko diren beste izen batzuk.

Aurreko edizioekin alderatuta, hiri-erritmoek presentzia handiagoa dute, tartean, trap, reggaeton edo hip-hop: Vince Staples rap zalea, Kevin Abstract buru duen Brockhampton kolektibo musikala edo Ms Ninaren erritmo beroak. Punketik datozen azken talde azpimarragarrienak ere Bilbon izango dira: Idles, Slaves edo Viagra Boys.

Bestalde, Radiohead taldeko buru Thom Yorkek Tomorrow’s Modern Boxes izeneko egitasmoa aurkeztuko du, Radiohead taldearen ekoizle Nigel Godrichen laguntzarekin. Ikuskizuna Tarik Barri bideo-artistaren proiekzioekin osatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button