ARTEA

”Strange Wonders”’ erakusketa Bilbon, The Balde aldizkariaren eskutik

Bilboko Belaza Galleryn inauguratu zuten atzo Savage Girl (Angela Alonso) artistaren Strange Wonders erakusketa. Ekimena the Balde aldizkariak atondu du. Izan ere, argitalpen horrek 10 urte bete ditu aurten.

Angela Alonso ezkutatzen da Savage Girl ezizenaren atzean. Arte Ederretako ikasketak amaitu ostean diseinu grafiko eta ilustrazio lanak egiteari ekin zion. Bilbon paratu duen margolanetan aspaldi AEBetako estatuak zeharkatzen zituzten zirku ibilkarietako pertsonaiak ditu inspirazio. Hala, Carnivale telesail garaikidean, Tod Browningek 30ek hamarkadan estreinaturiko Freaks film klasikoan edo William Lindsay idazlearen Nightmare Alley (1946) eleberrian agerturiko gizaki xelebreak ditu eredu, hala nola, bizardun emakumea, mentalistak eta espiritistak, marinel tatuatuak, aztiak, eta malformazioak dituzten munstroak.
Kolore gutxi erabilita, zirkuko giro propioa sortzen du. Horrela, irudiek tatuaje itxura ere hartzen dute.

Artistak hainbat tokitan paratu ditu bere lanak, eta egun Cervantes Institutuak Madrilen duen egoitzan Grafika. 30 Artistas de la España Joven erakusketan parte hartzen dihardu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button