MUSIKA

Musikasteren 43. edizioa Errenterian

Musika-hitzorduz betetako 10 egunetako jaialdia gauzatuko da maiatzaren 16ra bitartean, Errenterian.

Aurtengo ekimen musikalaren ardatza gaztetasuna izango da, “gaztetasuna sorkuntzaren mundura gerturatzen diren izen berrietan”, izan ere, jaialdiaren hasieran sortzaile gazteen musika izango da protagonista.

Hala, bihar, Euskal Herriko musika eskoletako ehunka ikaslek egun guztian zehar kontzertu jarraitua eskainiko dute. Beste aldetik, maiatzaren 10ean, José Mª Usandizagak 13 urterekin konposatu zuen Misa korala entzuteko aukera izango da.
Hitz Xare Laborategia izango da parte hartzaile gazte horietariko bat, izan ere, ganbera musika zale sutsuz osatutako kolektiboa da.

Elkano Browning Cream, José Antonio Pascual, Errenteria Musikal, Quatuor Arnaga eta Landarbaso Abesbatza dira besteak beste, parte hartuko duten taldeetako batzuk.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button