Nontzeberri

Starblues taldeak “Hitz Gatibuak” lana kaleratu du

Tolosa eta Ordizia inguruko Starblues taldeak Hitz Gatibuak izeneko lana plazaratu du. Ostiral honetan, otsailak 7, zuzenekoa eskainiko du Ordizian.

StarBlues taldeak euskaraz egiten ditu bere abestiak eta dena bluesaren galbahetik iragazita, emaitza borobila lortzen du. Taldearen historia hauxe da: “2010. urtean Ordizian osatu, emanaldi ugari eskaini, Gu Geu aurreneko diskoa, plazaratu eta Hondarribiko eta Tolosako Bluesaldietan parte hartu eta gero, euskaraz abestutako bluesaren erreferentzia bihurtu da azken urteetan.  StarBlues taldea Jon Barrerosen (ahotsa eta gitarra) konposizioei esker. Taldean aldaketa batzuk egin ondoren, Urko Ruiz de Apodakaren lekua hartu du Mikel Atxegak baxuan, Yon Labayen dugu piano eta hammondean, Fermin Etxeberria baterian eta, ohi denez, Fredi Pelaezen kolaborazioa ekoizpen lanetan, Beasaingo Pottoko estudioetan egindako grabazio eta moldaketetan.”

Hitz Gatibuak (Hotsak) lanak rockaren eragin handiak baditu ere, jazz eta bluesetik gertuago dauden soinuetara ere badoa.  Gipuzkoarrek antzeko beste musika batzuekin bat egiteko duten asmoa erakusten dute, Hotsak diskoetxeko lagunek dioten moduan, “agerian uzten dute Zerua Ukituz kantaren swinga, edota  Kolore Galduak abestiaren bidez jazzera itzultzeko gogoa. Era berean, azpimarratzekoa da Yon Labayenek bere hammond organoarekin Killer Hammond gaian eskaintzen duen lan aparta. Mikel Atxegak bere baxuarekin, Fermin Etxeberriak bere bateriarekin eta Yon Labayenek bere hammond organoarekin, betiere Jimmy Smith gogoan hartuta, soul/funka biziberritzen dute Otsoarekin solasean gaian. Zure jabe lanak ezinbesteko boogie dosia dakarkigu, Jonen gitarrak ingelesez abestutako gai bakarrari, bide ematen dion bitartean, funk ukituekin, A little big day. Diskoari amaiera emateko, Izpi beltz batek gaia aurkezten digute, Jazz/Rock ukituarekin eta halako kutsu latinoekin”.

Exit mobile version