MUSIKA

Staer norvegiarrek eta Joseba Irazokik Getarian joko dute gaur

Norvegiako Staer (Belea) hirukoteak abangoardiako noise eta sludge estiloak jorratzen ditu. Atzo, Bilboko L’mono aretoan izan ziren Eten bikote bizkaitarrarekin jotzen, eta gaur, urriak 18, Getariako gaztetxean izango dira Joseba Irazoki musikari nafarrarekin batera.

MoHa!, Ultralyd eta Noxagt taldeetako musikariek osatzen dute Staer. Norvegiarrek bi disko argitaratu dituzte. Horretaz gainera, beste grabazio  bat ere badute Kjetil Møster taldearekin erdibana. Iragan apirilean Europan barrena ibili ziren Child Abuse estatubatuarrekin batera.

Joseba Irazokiri (On Benito, Atom Rhumba…) dagokionez, musikari ipurterre hau azken boladan one man band formatuan ari da agertokietan, alegia, bakarka bere instrumentuen laguntzarekin, tartean, gitarra, bonboa eta bestelako soinudun tramankuluak. Urte amaierarako Oso Banda izeneko binilozko hamar hazbetekoa argitaratuko du Bidehuts plataformarekin lankidetzan.

Bakarka jotzen dituen doinu horietan Captain Beefheart, Howlin’ Wolf edo Zuberoako kantagintza tradizionalaren zantzuak antzematen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button