ARTEA

“Spin-offs” eta arte ikerketa

Gaur bertan, ekainak 25 inauguratuko da Espazio Marzana galerian Estibaliz Sadaba, Zuhar Iruretagoiena, Saioa Olmo eta Ainhoa Güemes artistek ondutako Spin-offs izeneko erakusketa. Concepción Elorza & Oihana Garro bikoteak  komisariatuko dute bost eguneko erakusketa berezi hau.

Espazio Marzanak bidali digun oharrean irakurri dugu zer den artearen ikerketa goian aipaturiko artista hauentzat,  izan ere, zalantzazko eremu batez hitz egitea da, non praktikak eta pentsamenduak etengabe jartzen diren harremanetan.

“Artean, artetik, arterantz, artearekin… lan egitea eremu berriak asmatzea da, eraikitzea, behin eta berriro sortzea, (…) izateko, beharrezkoak dira, ezinbestean, beraien profilak etengabe berpentsatuz zalantzazko eremu horretan lan egiteko prest dauden artistak.

Artetik pentsatu eta egiteak beregain dituen zailtasunez  jakitun, badakigu ez diogula artearen berariazkotasunari uko egin nahi eta onartzen ditugu egite modu horren erronkak. Artearen praktika eta ikerketa akademikoa elkarrekin doaz aurrera Estibaliz Sadaba, Zuhar Iruretagoiena, Saioa Olmo eta Ainhoa Güemesen lanetan”.

Arte-ikerketatik proposatutako lau egiteko era dira, biziak, helduak, bakarrak, saiatuak denak; lau egiteko era irudikatuko dutenak bakoitza murgildua dagoen prozesu konplexua.

Espazio Marzanan ikusgai dagoen Spin-offs erakusketan artistek beste une baten hautatu gabeko lanak jarriko dituzte ikusgai, oraingoan kontsideratu dutelako aurkitu dietela lanei erakusteko abagune egokia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button