BESTELAKOAK

“Soziolinguistika hiztegi txikia” ikastaroa, Oihaneder Euskararen Etxean

Oihaneder Euskararen Etxeak Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaro berria eskainiko du urtarrilaren 29tik aurrera. Izen ematea zabalik dago jada. Bost saio eta hamar hizlari izango dira guztira eta horietako bakoitzak ekarpen interesgarri bat egin die euskarak arlo horietan dituen erronkei eta arazoei.

Urtarriletik maiatzera bitartean, hilean behin, bost gai landuko dira euskaraz: kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna. Lehen zitan kultura protagonista izango da, eta Manex Agirrek (Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikaria eta bertsolaria) eta Josu Amezagak (EHUko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko zuzendaria, eta NOR Ikerketa Taldeko burua) jorratuko dute.

Otsailaren 26an komunikazioaz arituko dira Gartzen Garaio, Aitor Zuberogoitia eta Goio Arana. Martxoan hezkuntza izango dute aztergai Leire Diaz de Gereñuk eta Naiara Berasategik. Apirileko saioa hizkuntzaren inguruan ardaztuko da Txerra Rodriguez eta Galder Unzaluren eskutik. Bukatzeko, Amelia Barquin eta Mario Zapata kulturartekotasunaz arituko dira maiatzean.

Izen ematea zabalik dago jada UEUren webgunean. Animatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button