MUSIKA

The Soulbreaker Company bandak seigarren diskoa aurkeztuko du

The Soulbreaker Company gasteiztarrek Sewed With Light izenburuko seigarren lana argitaratu dute. Diskoa Tim Green (Sleepy Sun, Six Organs Of Admittance, Wolves In The Throne Room…) ekoizleak prestatu du, Kaliforniako Louder estudioetan. Underground Legends Records zigiluak kaleratu du arabarren lan berria, eta ostiralean, Gasteizko Zuloa liburu-dendan aurkeztuko dute, 12:00etatik aurrera.

Gasteizko taldeak hard-rock besarkatu zuen bere hastapenetan, baina urteen poderioz, psikodeliara eta rock progresibora gerturatu da. Horretarako, teklatuen presentzia handitu dute, gitarren indarrak bere horretan jarraitzen duen arren.

Ondoko musikariek osatzen dute The Soulbreaker Company: Jony Moreno, ahotsa; Andoni Ortiz, bateria; Daniel Triñanes, gitarra; Asier Fernandez, gitarra eta bi taldekide berriak, Illan Arribas, baxua eta Javi Free, organoa, pianoa eta sintetizadoreak. Taldeak 15 urteko ibilbidea burutu du.

Cosmic Tentacles webguneko Mikel Cthulhuren aburuz, “agian, egia izango da rocka hilik dagoela, baina Sewed With Light-ek eta antzeko diskoek erakusten dute hartzen gaituen lokatzezko bola honetan oinez dabiltzan, eta arnas eta kaka egiten duten askok baino amets argiagoak dituela hildako rockak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button