LITERATURA

“Sosegurako Kapsulak” errezitaldia eta Mikel Erentxunen kontzertua, Bilbon

Aste honetan, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean, eta BilbaoUda2020 kultura kanpainaren barruan, bi hitzordu antolatu dira: lehena, uztailaren 2an, Sosegurako Kapsulak izeneko errezitaldia, eta bigarrena, uztailaren 3an, Mikel Erentxunen kontzertua.

Sosegurako Kapsulak-Para, Escucha, Mira biharko saioan Patxi Zubizarretak (testuak), Pello Ramirezek (musika), Maddi Oihenartek (ahotsa) eta Sahatsa Ramirez dantzariak (dantza) parte hartuko dute. Sarrera librea da, edukiera bete arte, baina aldez aurretik besaulkiak erreserbatu behar dira.
Patxi Zubizarreta idazle ezaguna da eta makina bat lan publikatu ditu, gainera, bere lanek  hainbat sari jaso dituzte, hala nola Xabier Lizardi (1991), Baporea (1993), Antonio Mª Labaien (1997), Euskadi Haur eta Gazteen Saria (1998, 2006, 2010, 2019) eta Ignacio Aldecoa (2002). Pello Ramirez ere oso interprete ezaguna da  euskal musikagintzan. Benito Lertxundi, Pier Paul Berzaitz, Olatz Zugasti edo Xabier Lete bezalako artistekin lan egin du. Eta gauza bera esan daiteke Maddi Oihenart kantariari buruz. Euskal musika herrikoiaren ahots liluragarri, aberats eta benetakoenetako bat da.

Hurrengo egunean, Mikel Erentxunek kontzertua eskainiko du 19:00etan hasita.
Osasun protokoloak era zorrotzean beteko dira ekitaldi guztietan, ikusleak kasu guztietan eserita izango dira eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

www.bilbaokultura.eus helbidean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button