BESTELAKOAK

“Sortuko dira besteak” ikusgarria Arriagan

Hirugarren urtez jarraian ospatzen den ekimena eta bertan aukera paregabea eskaintzen da estilo guztietako eta hainbat belaunalditako abeslariak eta musika eszenatoki berean ikusteko. Emanaldia Arriaga Antzokian izango da, datorren igandean, azaroaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, eta Mixel Ducau, John Berkhout indie banda, Estitxu Pinatxo eta Olatz Prat  kide berriekin batera Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, Kirmen Uribe eta Joxan Goikoetxea arituko dira kontzertu berezian.

Errepertorioari dagokionez, kontzertu berezi horrek, ikuskizunaren protagonisten abestiak eta baita euskal abesti handien bilduma ere eskainiko du, eta baita Harkaitz Cano eta Juan Garzia idazleek euskarara egokitutako nazioarteko lan handiak ere. Bi idazleek euskarara hurbildu dituzten kanten artean, rock anglosaxoiko arrakasta handiak entzun ahal izango dira, Pink Floyd bezalako taldeenak edo James Brown edo Joe Cocker abeslarienak, besteak beste.

Sortuko Dira Besteak 2012an sortutako ikuskizun kolektiboa da, hasieran nazioarteko kantautoreen klasikoak egokitzea helburu zuena. Aurreko urtean, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, Arantxa Irazusta eta Pier Paul Berzaitz elkartu ziren, 2010ean zendutako Xabier Lete poeta eta kantariaren omenezko kontzertuan.
Musika-estilo desberdinen arteko lehen topaketa hartatik, kontzertu-sorta berri bat antolatzeko asmoa sortu zen, Bernardo Atxaga eta Harkaitz Cano idazleak eta Amets Arzallus bertsolaria tarteko zirela.

Asteburu honetan hirugarren ekimena ikusteko abagunea eskainiko du Arriaga Antzokiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button