ARTEA

“Sortu. Agertu. Orekatu” argazki erakusketa

Emakunderekin batera, BAFFEST-ek Sortu. Agertu. Orekatu argazki erakusketa antolatu du. Bertan hamar emakume argazkilariren lanak izango dira ikusgai, eta aire zabalean bisitatu ahal izango da Barakaldoko Los Hermanos Parkean. BAFFEST jaialdiaren V. edizioa urriaren 1etik 31ra egingo da.

Argazkigintzarekin berarekin erlazionatutako jarduera guztietan emakumeen presentzia ezkutatu da aspalditik, eta horrexegatik emakume argazkilariek duten presentzia agerian jartzen laguntzeko BAFFEST jaio zen Barakaldon.
Eta erakusketa hori horren adibidea da. Sortu. Errebelatu. Orekatu BAFFESTeko aurreko edizioetan parte hartu duten hamar emakume argazkilariren lana biltzen duen erakusketa da, eta “euren objektiboekin artea jasotzen duten emakumeei egiten zaien aintzatespena da; gurekin lankidetzan aritu diren emakume guztiei zuzendutako esker ona” esan dute antolatzaileek. Emakume argazkilari horiek honakoak dituzue: Tamara Lopez, Miriam Prado, Reyes Sedano, Sara Berasaluce, Maria Sanchez, Helena Cancelo, Inma Barrio, Asuntzi Martinez, Eli Garmendia eta Esther Camacho.

Beste aldetik, eta jakingo duzuenez, Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik bultzatutako BAFFEST Argazki Jaialdiaren V. edizioa maiatzetik urrira atzeratu da COVID-19ak sortutako osasun krisia dela eta. Hain zuzen ere, urriaren 1etik 31ra egingo da aurtengo edizioa. 2020ko edizioak partaidetza bikoiztu du: 55 emakume argazkilari aurkeztu dira lehiaketara, eta dagoeneko aukeratu dira 8 finalistak (Maria Azkarate, Leire Zabaleta, Yone Estivariz, Maria Sanchez, Eider Moreno, Maied Urrutia, Miren Barrena eta Ana Martin).

BAFFEST 2020ko edizioaren gaineko xehetasunak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button