ARTEA

Sormenerako eta esperimentaziorako liburutegi-laborategi berria, Tabakaleran

Tabakalerak Medialab sormenerako eta esperimentaziorako liburutegi-laborategi berria bidean jarri du. Proiektu horrek  Ubik sorkuntza liburutegia eta Hirikilabs teknologia eta kultura digitaleko laborategia bilduko ditu.

Medialab Tabakalerako eremurik handiena izango da, eta  “jakintza eta ezagutza desberdinek bat egiten duten eta elkarlanean egiten den sorkuntza sustatzen duen leku bat” izango da. Bertan garatuko diren proiektuek garrantzi soziala duten gaiak landuko dituzte. Eta horrela,  Medialab zerbitzu berriak “herritarren alde eta herritarrentzat lan egiten jarraituko du, adina, gizarte-egoera eta espezializazio- edo ezagutza-maila bereizi gabe; herritarra ahalduntzera bideratutako zerbitzua da, sortu, esperimentatu, ikasi eta gozatu ahal izateko. Eta, era berean, tokiko komunitateak eta sareak sustatzen eta elikatzen dituen zerbitzua da, sorkuntzaren bidez gizartea eraldatzeko funtsezko elementu gisa”.

Medialab udatik aurrera Europako hainbat zentrorekin lankidetzan arituko da lanean. Hala, uztailaren 20tik 27ra bitartean, Summer sessions arte eta teknologiako egoitzak bertan egingo dira. Ildo beretik, Medialabek ikerketa artistiko kolektiboa den Quadrature hartuko du uztailean.

Udako lantegiak ere proposatuko ditu, eta hainbat tailer burutuko dira: fanzineak, ikus- entzunezkoak, kaleko artea, 3D modelazioa, performancea, musika elektronikoa,…
Tabakalerako Medialabek “hainbat zerbitzu jartzen ditu herritarren eskura, ikaskuntza, sormena eta gozamena sustatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu