ESZENA

Umorezko antzerkiari buruzko zikloa egingo da Errekalde

Hermanos Bolinga, Kolektivo Monstrenko, Oihan Vega eta Andaluziako Síndrome Clown bikoteak, Puestos en libertad, Antonio Remachado, Euskararen espektakulue eta La prematura muerte de un viajante obrak eszenaratuko dituzte hurrenez hurren, martxoaren 21etik apirilaren 11ra bitarte, Bilboko Errekalde auzoan.

Antzezlanak Errekaldeko II. Umorezko Antzerki Erakustaldiaren baitan egingo dira. Bada, gaur bertan, martxoak 21, Puestos en libertad obra antzeztuko du Hermanos Bolinga Euskal Herriko taldeak, 19:30ean: “Bizitzaren adikzioa duten bi izaki patetiko baina kuttun dira,  kalterik egiten ez duten hiltzaileak, porrot bat bestearen atzetik, bide berriak bilatu nahi dituztenak. Barre eta algaren artean, auzo guztietan dauden galtzaileak irudikatzen dituzte, haien xalotasun eta bizitzeko gogoarekin”.

Martxoaren 28an, Síndrome Clown Andaluziako konpainiak La prematura muerte de un viajante antzezlana aurkeztuko du; apirilaren 4an, Euskal Herriko Kolectivo Monstrenko Antonio Remachado taularatuko du; eta, azkenik, apirilaren 11n Euskararen espektakulue eszenaratuko du Oihan Vegak.

Horrekin batera, apirilaren 7an, Umorezko Zine Erakustaldia izango da, eta, besteak beste, ondoko filmak proiektatuko dira: Loco con ballesta (Kepa Sojo), Grandma´s not a toastes (Andrew Napier) eta Democracia (Borja Cobeaga).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button