KULTURARTEKOTASUNA

“Loturak” festibala, migrazio-prozesuak ikusarazteko

Loturak kultura-ekitaldi bat da, eta migrazio-prozesuak eta prozesu horiek eragiten dituzten kausak ikusarazteko eta irudikatzeko erronkari heltzen dio.

Jaialdi-formatua hartuko du, mekanismo eta tresna artistiko eta kultural berrien bidez esploratzeko eta esperimentatzeko, dela herritarren sentsibilizazioa indartzeko, dela hiriek migratzaileen harrerari eta gizarteratzeari ematen dizkieten erantzunak errazteko.

Antolatzaileek ondo definitu dute helburua: “Gure helburua da migrazioen gaineko egungo begiradak berrikustea (horietako asko anomaliak dira), bestearen begirada erakusten duten diziplina narratibo artistiko eta digitalen bidez, zeinek hirien etorkizunari buruz espekulatzen baitute, bestelakotasuna barneratzea sustatzen baitute eta erakusten baitute egungo hibridazio kulturalaren isla, bai eta haien oraina eta geroa ere.”

Jaialdiaren egitarauak hainbat jarduera ditu, besteak beste, dokumental emanaldiak, errealitate birtualeko lanak edo mundua beste pertsona batzuen begien eta gorputzaren bidez esperimentatzea ahalbidetzen duten instalazio artistikoak.

Jaialdia Bilbon izango da, hainbat egoitzatan, abenduaren 13tik 18ra bitartean.

Datu guztiak: Loturak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button