MUSIKA

El Columpio Asesino, Borrokan eta Cabezafuego bildu ditu Le Bukowski Klubak

Gaur zortzi, apirilak 1, Donostiako Le Bukowski Klubak jaialdi interesgarria antolatu du, aurtengo Aste Santuari ongi etorria emateko. Jaialdia Gipuzkoako hiriburuan dagoen Egia auzoko Gazteszena aretoan izango da, 20:00etatik 6:00ak arte. Guztira sei talde eta bi DJ arituko dira gau luze horretan. Bukowskiko arduradunek, gainera, iragarri dute aurten ere Ze Premikin! jaialdia egingo dela, apirilaren 30ean.

Bada, apirilaren 1ean, ondoko taldeak taularatuko dira Gazteszenan: El Columpio Asesino, Borrokan, Cabezafuego, Los Bracco,  Whiskey Dick estatubatuarrak eta Docteur Culotte frantziarrak. Emanaldien ostean, Javio Pez eta Gazta disko-jartzaileak arituko dira.

El Columpio Asesino nafarrek iaz argitaratutako bosgarren lana aurkeztuko dute, Ballenas muertas en San Sebastián (Mushroom Pillow); lan horretan elektronikarekin estali dituzte doinuak. Herrikide duten Cabezafuegok, berriz, bakarkako estreinako lana eramango du Donostiara, Camina Conmigo (Folc), eta Berako Borrokan bandak Zua diskoan bildutako doinuak joko dituzte. Los Bracco, bestalde, donostiarrak dira, eta melodiekin jantzitako rock doinu zuzen, sinple eta dantzagarriak jotzen dituzte.
Docteur Culotte frantziarrek garage-punk garaikidea jotzen dute, eta, azkenik, Whiskey Dick bikote estatubatuarrek country-rock estiloa jorratzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button