ARTEA

Sorkuntzaren sorpresak

Ander Sagastiberrik Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat izenburuko erakusketa inaugauratu du gaur, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek Sormen Artistikorako Bekak programaren baitan burutu da, eta azaroaren 4ra bitarte egongo zabalik.

Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko beste hogeita hemezortzi obra bildu ditu Sagastiberrik erakusketan.

Artistaren aburuz, “Ikusgai jartzen ditudan margolanak marrazketa automatikoko prozesuen emaitza dira. Hori azpimarratu nahi dut balio handia ematen diodalako prozesu horri, irudiak ateratzeko modu horri. Idatzi duzuna ez gogoratzearen antzeko zerbait da”.

Izan ere artista bilbotarrari sortze-prozesuan loratzen diren “ezusteak” interesatzen zaizkio. “Irudi horiek harridura sortzen dute, noski, baina zilegitasun osoz txertatzen ditut, eta hori, behintzat, lortu dut. Gero, dena nahasten da: landu, aldatu eta nahastu egiten ditut, nireak ez diren irudiak eransten ditut eta abar”.

Sagastiberri Arte Ederretan lizentziatua  da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bilbon erakutsi du bere obra gehiena: Octop Canseller Metature (Cosmos, Bilbo, 2016), Las Fiebres del Madrás (Galería 8360, Bilbo, 2017) eta HLETRE SKETRLE (ANTI Liburudenda, Bilbo, 2017).

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button